dantzaz
dantza + Z
Gure izaera, dantza
«“Z”-k gure egiteko modua adierazten du. Gure hizkuntzak duen aberastasuna probeztuz, deklinabide instrumentala erabiltzen dugu gure izaera eta misioa adierazteko. Dantza gure izatea eta gure egiteko modua da. Dantzan eta dantzaraziz egiten dugu dantza. Ez, ez da erredundantzia bat, errealitatea baizik.».
Adriana Pous, zuzendari artistikoa
Egungo proiektuak
MUGIMENDU-TAILER IREKIAK
DANTZA HAMAIKETAKOAK
Dantza Hamaiketakoak, dantzaren bitartez konektatzea.
Gure ustez, dantzak pertsonak batzen ditu, haien esperientzia edo jatorria kontuan hartu gabe.
Dantzaz-etik gure proiektu komunitarioen garapenarekin jarraitzen dugu eta horregatik denboraldi honetan espazio inklusibo bat proposatuko da hiruhilabete bakoitzean 6 saioetan batera mugitzeko, ikasteko eta gozatzeko.
DANTZAZeko koreografoek eta artistek komunitatearekin parte hartuko dute, saio bakoitzaren amaieran hamaiketako bat partekatuz taldea sendotzeko.
Dantza Hamaiketakoak tailer bat baino gehiago da; artea eta mugimenduaren bidez komunitatea sortzeko aukera izango dugu.
Kontsultatu gure parte-hartze dekalogoa, tailerretara nola elkartu jakiteko. Zure zain gaude!
Izena emateko: mediazioa@dantzaz.eus
Lekua: Dantzagunea
Ordutegia: 10:30 – 12:00
Datak: 21/09, 05/10, 19/10, 09/11, 30/11, 14/12
Mugimenduen topaketa, koloreak sintonian
DISTIRAK
Murgildu zaitez adierazpen artistikoan eta mugetatik haratago doan mugimenduan barrena bidaia paregabe batean.
Dantzazek, nazioarteko berrikuntza eta kalitatearekiko duen konpromisoan, freskotasuna eta kolore bibratzaileak uztartzen dituen dantza-triptiko bat aurkezten du, publikoarekin oso lotura berezia sortzeko.
Hiru koreografiak, bakoitzak bere ikuspegi eta pasioarekin, dantzatik haratago doan ikuskizun baten bidez gidatuko gaituzte; gorputzaren mugimenduaren bidez ehuntzen diren istorioen aberastasuna ezagutzera gonbidatzen gaituen esperientzia sentsorial bat da.
Eszenatokiaren zirrikituetatik pop koloreen eztandaraino, eta naturarekiko loturaraino, obra bakoitza mundu apartetarako leiho bat da: dantza esperientzia pertsonalak, kultur estiloak eta naturaren esentzia bera batzen dituen zubi bihurtzen da.
DANTZAZ EKOIZPENA DA
‘BASOTIK ITSASORA 2.0’, errefuxiatuei buruzko proiektu batean dantza eta zinema dokumentala elkartzen dituen formatu murgildua
Sorkuntza koreografikoa eta zinea modu harrigarrian eta murgiltze formatu berrian biltzen dira, publikoa zinta dokumental baten eta zuzeneko dantza ikuskizun baten ikustaldiaz gozatzera gonbidatzen duena. ‘Basotik Itsasora’ izeneko filma errefuxiatuek bizi duten draman eta giza migrazioen eraginean murgilduko da. Bere begirada gaur egun pausatzen du, baina baita iragan hurbilean ere, eta horren adibide da Gurs, Gerra Zibilaren ondoren joandako milaka espainiarrei harrera egin zien kontzentrazio-esparrua. Proiekzioaren hasieran, zortzi antzezlek ‘BASOA’ taularatuko dute, gai berean inspiratutako pieza.
Dantzaz ekoizpena da
DANTZAZ ESPLORATZAILEA: 20 URTE EUSKAL HERRIAN DANTZAN
Dantzaz Exploradora (https://dantzazexploradora.dantzaz.eus) agerkari digitala da, eta elkarrizketa, ikus-entzunezko dokumentu, programa, kritika eta testigantzen bidez Euskal Herriko dantza garaikidearen azken 20 urteetako memoria historikoa biltzen du, Dantzaz Dantza Garatzeko Zentroaren ibilbidearen bidez.
Dantzaz Exploradora Dantzazekin kolaboratu duten pertsona guztien ekarpenak jasotzen dituen argitalpen irekia da. Iruzkinen bat egin edo edukiren bat eman nahi badiguzu, idatzi exploradora@dantzaz.eus helbide elektronikora.
Dantzaren sektorean enplegua eta profesionalizazioa sustatzen ditu Dantzazek, eta, aldi berean, sorkuntza eta ikerketa sustatzen ditu, mundu osoko interpreteei eta koreografoei aukerak emanez.
Egoitza artistikoen eta kontratu eta beka mota desberdinen bidez, publiko berriak sortzeko bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuak babesten ditu.
Dantzaz, halaber, Gipuzkoako Dantzagunearen instalazioetan dagoen zentro bat da, non ekintza, bitartekaritza, komunitatearekiko topaketa eta prozesu artistikoen laguntza elkarri lotuta dauden. Nazioarteko lankidetza-sare garrantzitsuetako kide da, eta hainbat proiektu gidatzen ditu Euskadi-Nafarroa-Akitania Berria euroeskualdean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) emandako laguntzari esker. Bi hamarkada baino gehiagoko historian, berrogeita hamar ekoizpen baino gehiago sinatu ditu, eta Europa eta Amerikako erakundeekin lankidetza eta truke artistikoko proiektuak mantentzen ditu.