dantzaz

dantza + Z

Gure izaera, dantza

«“Z”-k gure egiteko modua adierazten du. Gure hizkuntzak duen aberastasuna probeztuz, deklinabide instrumentala erabiltzen dugu gure izaera eta misioa adierazteko. Dantza gure izatea eta gure egiteko modua da. Dantzan eta dantzaraziz egiten dugu dantza. Ez, ez da erredundantzia bat, errealitatea baizik.».

Adriana Pous, zuzendari artistikoa

Dantzazek enplegua eta profesionalizazioa sustatzen ditu dantzaren sektorean, eta, aldi berean, sorkuntza eta ikerketa sustatzen ditu, mundu osoko interpreteei eta koreografoei aukerak emanez.

Egoitza artistikoak eta kontratu eta beken modalitate desberdinak eskaintzen ditu, eta publiko berriak sortzeko bitartekaritza- eta berrikuntza-proiektuak babesten ditu.

Dantzaz, halaber, Gipuzkoako Dantzagunearen instalazioetan kokatuta dagoen zentroa da, non ekintza, bitartekaritza, komunitatearekiko topaketa eta prozesu artistikoen laguntza elkarri lotuta dauden. Nazioarteko lankidetza-sare garrantzitsuetako kide da, eta Euskadi-Nafarroa-Akitania Berria Euroeskualdean hainbat proiektu zuzentzen ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) ematen dioten laguntzari esker. Bi hamarkada baino gehiagoko historian, berrogeita hamar ekoizpen baino gehiago sinatu ditu, eta lankidetza eta truke artistikoko proiektuak ditu Europako eta Amerikako erakundeekin.

Hau da dantzaz

Azken berriak

Advocating for Dance – Webinarrak

EDNk Advocating for Dance webinar sorta antolatu du, dantza eta politika publikoak uztartzeko estrategiak eta esperientziak partekatzeko. Hiru saiotan, dantzari, kudeatzaile eta aditu ezberdinek dantzaren eragin eraldatzailea nabarmentzeko tresnak eskainiko dituzte. 📅...

Atalak: El Encuentro laborategiaren irekiera

Gipuzkoako Dantzaguneak ate irekien saioa antolatuko du 2025eko martxoaren 28an, 13:00etan, El Encuentro ikerketa-laborategiaren emaitzak partekatzeko. Laborategia Joseba Yerro dantzari, pedagogo eta koreografoak zuzendu du, eta astebeteko ikerketa prozesuaren...

El Encuentro: ikerketa-laborategia

Atalak sareak El Encuentro ikerketa-laborategia antolatu zuen martxoaren 22tik 28ra arte, Joseba Yerro dantzari, pedagogo eta koreografoak zuzenduta. Laborategian, Yerro gorputzaren eta mugimenduaren ezagutza sakontzen aritu zen, Hofesh Shechter, Saburo Teshigawara,...

Atalak: Transmisio-laborategia – Dream a Little Dream of Me, Tamara Fernando

Tamara Fernando koreografoak transmisio-laborategi bat egingo du otsailaren 24, 25 eta 26an CRR Maurice Ravel Pays Basque Kontserbatorioan, ATALAK sarearen baitan. Bertako ikasleekin lan egingo du Dream a Little Dream of Me piezan, dantzaren profesionalizazioa...