Jardunaldi profesionala Paueko Espaces Plurielsen

Datorren otsailaren 20an, Pyrenart II proiketuko kideek jardunaldi artistiko eta profesionala antolatuko dute Paueko Espace Plurielsen.

Pyrenart II mugaz gaindiko proiektua da, 12 bazkidek zuzendutakoa. Bere helburua kultura-arloko enpresa-espiritua babestea eta artistei beren egiturak sendotzen eta beren ekoizpen artistikoak garatzen eta banatzen laguntzea da.

Jardunaldi profesional hau aukera bat da artistek, enpresek eta kultura-eragileek Pirinioetako mendigune honetako sorkuntza artistikoaren berezitasuna lantzeko, kultura tradizional sendo bat baitauka, bai praktikan, bai lurralde-lankidetzako proiektuak elikatu, suspertu eta horiei zentzua emateko gaitasunean.

Programan:

2025eko otsailaren 19a, asteazkena

20:00etan, Le Foirail, Place du Foirail
Ikuskizuna > Bezperan / Bilaka Kolektiboa – Daniel San Pedrok zuzenduta

Salneurri profesionala: 14€. Leku kopuru mugatua, erreserbatzeko: +33 (0)5 59 84 11 93.

Baionan egoitza duen Bilaka Kolektiboa Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalaren luzapen garaikidean lan egiten duen artisten kolektiboa da, euskal ondare immaterialean eta herri topaketetan (dantzak, inauteriak, etab.) oinarritutako ikuskizun berriak sortuz, lotura sozialak eta euskal kulturaren praktika bizia sortuz.

Lau musikari eta zortzi dantzari biltzen dituen sorkuntza berri honetarako, Bilakak Daniel San Pedro iberiar sustraietako humanistarekin kolaboratzen du inauterietako erritu zirraragarri baten antzerki dimentsioa aztertzeko.

2020ko otsailaren 20a, osteguna

09:30-12:30, Le Foirail, Place du Foirail (iritsiera 09:00etatik aurrera)
Masterclass-a: > Gorputz hiztunak: dantza tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko zubi gisa

Bilaka Kolektiboak eta Eneko Gilek (koreografoa eta Zorütik Kultur Elkarteko interpretea Errenterian, Gipuzkoan) emanik, master hau koreografia arloko artistei eta formakuntzan ari diren dantzariei zuzendua da.

Leku kopurua 25 lagunera mugatua dago.

10.30-12.30, La Ciutat, Place Récaborde (ongietorri kafea 10:00etatik aurrera)
Mahaingurua > Lurralde garapen erakundeak eta kultur eragileak: nola aritu hobeto elkarlanean?

Pirinioak, itsaso batetik ozeano batera hedatzen den mugaz gaindiko mendigunea naturgune aparta eta bizitza ekonomikoko lekua da, eta bere garapenaren eta ondasunen babesaren alde lan egiten duten erakundeek dinamizatzen dute. Mahai-inguru honen helburua da erakunde horien mapa bat egitea, hobeto elkar ezagutzea eta argi geratzea kultura eta artistak funtsezkoak direla beren misioak betetzeko.

Hizlariak:

  • Estibaliz Susperregi, ekonomia eta lurralde garapen estrategiaren arduraduna, Agustinak Zentroak (Errenteria, Gipuzkoa)
  • Marie Heguy-Urain, mugaz gaindiko lankidetza proiektuen kudeatzailea, LLET Akitania Berria-Euskadi-Nafarroan (Hendaia, Lapurdi)
  • Jacobo Ramirez, zuzendaria eta Santi Fabregas, misio arduraduna, GECT Pirineos-Pyrénéesen (Jaca, Aragoi)
  • Ximun Fuchs, zuzendaria, Axut!en (Hendaia, Lapursi) eta Artedraman (Gernika-Lumo, Bizkaia)
  • Laurent Moulédous, zuzendaria, CERC – Centre de creacion musicaun (Pau, Pirinio Atlantikoak)

13:00-14:30, Le Foirail, Place du Foirail
Bazkaria eta elkartruke profesionalak

14:30-15:00, Le Foirail, Place du Foirail
Pyrenart II proiektuaren aurkezpena

15:00-17:00, Le Foirail, Place du Foirail
Mahaingurua > Pirinioak, mendigune kulturala

Pirinioetan artista izatea kuestio handia da! Tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko elkarrizketaren eragin handia izatea da, Pirinioetako paisaia eta mitoetatik sortzen den irudimenean inspiratzea, eta bertan bizitzea erabakitzea, bertako bizimodua estimatzea. Mahai-inguru honen helburua bide hauen aniztasuna, Pirinioetako bizitza artistiko honen zailtasunak eta alderdi positiboak eta sarean lan egiteko aukerak zeintzun kiren aztertzea da.

Hizlariak:

  • Nans Laborde-Jourdàa, zinemagile eta zuzendaria, Toro Toro konpainia (Oloron-Sainte-Marie, Pirinio Atlantikoak)
  • Bilaka kolektiboa, dantza eta musika, (Baiona, Lapurdi), Pyrenart II proiektuko inkubatzaileko partehartzailea
  • Jone San Martin, dantzari eta koreografoa (Donostia, Gipuzkoa)
  • Led Silhouette, dantza konpainia (Lesaka, Nafarroa), Pyrenart II proiektuko inkubatzaileko partehartzailea
  • Romain Baudoin, musikaria eta arte aholkularia, CERC – Centre de creacion musicaun (Pau, Pirinio Atlantikoak)
  • Victoria Klotz, artista plastikoa (Bagnères-de-Bigorre, Pirinio Garaiak)

Izen-emateak otsailaren 16a baino lehen egin behar dira hurrengo estekan: https://www.reseauenscene.fr/rencontres-professionnelles-inscription.php?IDRencontrePro=444&IDLangue=45&utm_source=hs_email&utm_medium=email&_hsenc=p2ANqtz-9jmYHevdok67m92_GsFA9SLQhgElbPqstmooVBQKdNvlb7_NVriRPTJ5I5doXtDxcuD8x7

Pyrenart II % 65 Europar Batasunak finantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

PYRENART POCTEFA

Antzeko albisteak

Atalak: Transmisio-laborategia – Dream a Little Dream of Me, Tamara Fernando

Tamara Fernando koreografoak transmisio-laborategi bat egingo du otsailaren 24, 25 eta 26an CRR Maurice Ravel Pays Basque Kontserbatorioan, ATALAK sarearen baitan. Bertako ikasleekin lan egingo du Dream a Little Dream of Me piezan, dantzaren profesionalizazioa...

Pyrenart II: izen-emateak irekita lehen prestakuntza-ibilbiderako

Pyrenart II proiektuaren prestakuntza-ibilbidearen helburua arte eszenikoetako aktoreak kultura-ekintzailetzara hurbiltzea da. 4 ibilbide ditu: 1. ibilbidea. Mugaz gaindiko garapenaren erronka teknikoak ulertu eta menderatzea 2. ibilbidea. Garapen ekonomikoari ekitea...

Dantzazek EDNren Embodied Transformations proiektu berrian hartzen du parte

Pozik iragartzen dugu Embodied Transformationsen parte hartuko dugula, European Dance Network (EDN) delakoaren ekimen berritzailea. EBk finantzatutako proiektu honek, 2025etik 2028ra bitartean, dantza garaikidearen etorkizuna birdefinitu nahi du Europa osoan,...