Hasi dira Komunitatean Dantzaz! tailer irekiak

Hasi dira aurteko Komunitatean Dantzaz! tailerrak. Dantzazek bultzatutako tailer ireki hauek hilean behin egiten dira Gipuzkoako Dantzagunean.

Komunitatean Dantzaz!en funtsak inklusibotasunean eta parte-hartzean datza. Edozein adin eta jatorriko pertsonek, dantzan esperientzia izan ala ez, haien burua espresatzeko, esploratzeko eta, batez ere, besteekin partekatzeko lekua aurkitzen dute bertan. Saioak dantzako profesionalek gidatzen dituzte, eta mugitzeko eta komunikatzeko modu berriak deskubritzera gonbidatzen dituzte parte-hartzaileak.

Dantza-saioaren ostean, parte-hartzaile guztiek elkarrekin hamaiketakoa egiteko aukera dute. Une berezi honek elkarrizketa eta elkarrekintza sustatzen ditu, eta proiektu honen bereizgarri den komunitate-sentimendua indartzen du. Saio guztiak doakoak dira eta edonork gozatu ahal izango du esperientziaz.

Komunitatean Dantzaz! hilero egiten da, hilabete bakoitzeko azken larunbatean, Gipuzkoako Dantzagunean. Parte hartu nahi baduzu ala galderarik baduzu, idatzi mediazioa@dantzaz.eus helbidera. Zure zain gaude!

Antzeko berriak

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.