Atalak sareak El Encuentro ikerketa-laborategia antolatu zuen martxoaren 22tik 28ra arte, Joseba Yerro dantzari, pedagogo eta koreografoak zuzenduta.
Laborategian, Yerro gorputzaren eta mugimenduaren ezagutza sakontzen aritu zen, Hofesh Shechter, Saburo Teshigawara, Gaga, Feldenkrais eta Gestalt tekniken esperientzian oinarrituta.
Proiektu honen helburu nagusietako bat dantzariaren eta ikuslearen arteko muga lausotzea zen, bi rol hauen artean elkarrizketa eskuragarria sortuz.
Martxoaren 28an laborategiaren irekiera bat egin zen Gipuzkoako Dantzagunean, ikerketaren ondorioak partekatzeko. Datozen egunotan, irekiera gehiago egingo dira:
- Apirilaren 3an, Biarritzeko Gare du Midi-n, 19:00etan. Izena emateko: https://labur.eus/yerro-gare-midi
- Apirilaren 23an, Tafallako Kulturgunean, 19:00etan. Sarrera librea, edukiera bete arte.
- Apirilaren 25ean, Nafarroako Museoan, Iruñan, 18:30etan. Doako sarrera. https://www.festivaldna.com/es/exhibiciones-3/2025-04-25/danza/el-encuentro/574