DNA 2025 egoitza artistikoetarako deialdia zabalik

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, DNA 2025 Sorkuntza eta/edo Ikerketa Egoitza Artistikoen Programarako deialdia egin du, Nafarroako dantza garaikideko profesionalei edo Foru Komunitateari lotutakoei zuzenduta. Programa honen helburua dantzaren inguruan sormena, bitartekaritza kulturala eta komunitatearen eraikuntza sustatzea da.

EMBODIED TRANSFORMATIONS

Zer eskaintzen dute egoitzek?

  • Iraupena: 4 aste, 2025eko maiatza eta iraila bitartean (ez dute zertan elkarren segidakoak izan).
  • Diru-laguntza:
    • 8.000 €+ BEZ metropoli-areetatik kanpoko proiektuetarako.
    • 6.000 €+ BEZa Nafarroako Antzoki Sareko hiriguneetako proiektuetarako.
  • Laguntza: Kultur Ekintzako Zerbitzuko talde tekniko batek egingo du hautatutako proiektuen jarraipena. Era berean, sektoreko pertsona batek laguntza sortzailea emango du.

Ikusgarritasuna: Proiektuen aurkezpena DNA 2026 jaialdian.

Nork har dezake parte?

  • Nafarroako dantza garaikideko profesionalek.

Zer espero da proiektuetatik?

  • Dantza garaikidea aztertzen duen ideia originala.
    Bitartekaritza-jarduerak, proiektua tokiko publikoari hurbiltzeko.
    Publiko berriak sustatzeko eta komunitatearekin konektatzeko ekintzak.

Informazio gehiago

Egin klik botoian oinarri osoak deskargatzeko.

Albiste gehiago

Atalak: El Encuentro laborategiaren irekiera

Gipuzkoako Dantzaguneak ate irekien saioa antolatuko du 2025eko martxoaren 28an, 13:00etan, El Encuentro ikerketa-laborategiaren emaitzak partekatzeko. Laborategia Joseba Yerro dantzari, pedagogo eta koreografoak zuzendu du, eta astebeteko ikerketa prozesuaren...

El Encuentro: ikerketa-laborategia

Atalak sareak El Encuentro ikerketa-laborategia antolatu zuen martxoaren 22tik 28ra arte, Joseba Yerro dantzari, pedagogo eta koreografoak zuzenduta. Laborategian, Yerro gorputzaren eta mugimenduaren ezagutza sakontzen aritu zen, Hofesh Shechter, Saburo Teshigawara,...

Atalak: Transmisio-laborategia – Dream a Little Dream of Me, Tamara Fernando

Tamara Fernando koreografoak transmisio-laborategi bat egingo du otsailaren 24, 25 eta 26an CRR Maurice Ravel Pays Basque Kontserbatorioan, ATALAK sarearen baitan. Bertako ikasleekin lan egingo du Dream a Little Dream of Me piezan, dantzaren profesionalizazioa...

Pyrenart IIk kultura-berrikuntza sustatzen du mugaz gaindiko inkubagailuarekin eta prestakuntza-programa espezializatu batekin

Pyrenart II mugaz haraindiko lankidetza-proiektuak, Frantzia eta Espainiaren arteko mugaren bi aldeetan bazkide diren hamabi erakundek osatutakoak, bi aukera ezinhobe ematen dizkie kultura-sektoreko profesionalei: proiektu berritzaileak garatzeko mugaz haraindiko...