Dantzazen, gure lana zubi bezala ulertzen dugu, eta Pyrenart bezalako proiektuek ikuspegi hau primeran gorpuzten dute. Lankidetza-hitzarmen soil bat baino gehiago, Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko profesionalak, erakundeak eta lurraldeak lotzen dituen mugaz gaindiko laborategi gisa finkatu da Pyrenart.

Elkartzeko eta sortzeko gune hori beharrezkoa dela uste dugu, gure lanaren oinarriak ukitzen dituzten hainbat arrazoirengatik:

1. Garapen artistikoa, ikuspegi zabalarekin: Pyrenartek nazioarteko ikerketa- eta mugikortasun-prozesuak bizitzeko aukera ematen die artistei, haien sormen-garapena ikuspegi anitzarekin eta etengabeko elkarrizketan aberastuz. Murgiltze horrek malgutasuna, entzutea eta elkarrekiko errespetua sustatzen ditu hainbat kultura-testuingururen artean.

2. Sareak ehunduz: hiru lurraldeetako kultura-erakundeekin eta administrazioekin etengabeko lankidetza unean uneko trukea baino haratago doa. Azpiegitura sendo bat eraikitzen ari gara, obren mugikortasuna, sortzaileen profesionaltasuna eta ezagutza trukatzeko eskuzabaltasuna bermatzen dituena. Hauxe da gure sare-ikuspegiaren bihotza: guztiok hazten garen ekosistema.

3. Kultura-bitartekaritza eta lurralde-inpaktua: mugimenduaren arteak Euroeskualdeko hainbat lekutara eramateak, Errenteriatik hasi eta Euroeskualdeko beste hainbat punturaino, artea bizi eta irisgarri egitea esan nahi du. Pyrenartek aukera ematen digu dantza ikusle berriei hurbiltzeko, herritartasun sortzaileagoa eta ingurunearekin konektatuagoa sustatuz.

Pyrenartek frogatzen du energia sortzailea modu koordinatuan eta profesionalean bideratzen denean, emaitza dantza indartsuagoa, bidezkoagoa eta nazioarteko proiekzio errealekoa dela. Ahal denaren mugak aztertzen jarraitzeko gonbidapena da.

Pyrenart II % 65ean Europar Batasunak finantzatzen du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

Antzeko albisteak

Pyrenart II formakuntza programaren 1. ibilbidea martxan da!

Gaur hasi da Pyrenart II proiektuaren lehen formakuntza-ibilbidea, kultur enpresetako profesionalentzat garatutako prestakuntza-eskaintza. Itinerario honek mugaz gaindiko lankidetzan sakontzeko eta kultur erakundeek ingurune konplexu eta transnazionaletan duten...

Advocating for Dance – Webinarrak

EDNk Advocating for Dance webinar sorta antolatu du, dantza eta politika publikoak uztartzeko estrategiak eta esperientziak partekatzeko. Hiru saiotan, dantzari, kudeatzaile eta aditu ezberdinek dantzaren eragin eraldatzailea nabarmentzeko tresnak eskainiko dituzte. 📅...

Atalak: Transmisio-laborategia – Dream a Little Dream of Me, Tamara Fernando

Tamara Fernando koreografoak transmisio-laborategi bat egingo du otsailaren 24, 25 eta 26an CRR Maurice Ravel Pays Basque Kontserbatorioan, ATALAK sarearen baitan. Bertako ikasleekin lan egingo du Dream a Little Dream of Me piezan, dantzaren profesionalizazioa...

Pyrenart II: izen-emateak irekita lehen prestakuntza-ibilbiderako

Prestakuntza-programaren 1. ibilbidearen ardatza kultura-enpresen mugaz gaindiko garapenari lotutako erronka teknikoak ulertzea eta kontrolatzea da. Izen emateak zabalik 2025eko otsailaren 4tik 23ra.