Hau da dantzaz

dantza-Z.

dantza eta Z.
Gure izatea: dantza.

 Gehiago irakurri

Hau da dantzaz

“Z”, gure egiteko modua. Euskaraz, deklinabide instrumentala “z” rekin izendatzen da, hitzari erantsita: zerekin egin, nola egin.
Dantza gure izatea eta egiteko modua da. Dantzan dantzaz eta dantzaz dantzan. Ez, ez da erredundantzia bat, errealitate bat da.

 GEHIAGO IRAKURRI

Hau da dantzaz

Egungo proiektuak

Gira bat

Hau da dantzaz

Gira 2021: BAT

Hiru koreografiako programa bat da, eta mota guztietako publikoentzako eta dantza garaikideaz gozatzeko ikuskizuna osatzen dute.

LOS ESCLAVOS FELICES, koreografia: Martin Harriague, Musika: J.C. de Arriaga.
10 minutu frenetikoak, mugimenduz beteak, gaur egungo gizarteari begirada ironikoa emanez

THIRTY, Sade Mamedova koreografia, Jatorrizko Musika: Mateo Lugo.
Poesia eta fintasun handiko sorkuntza, emozioa eta abstrakzioa uztartzen dituen 15 minutuko koreografia batean.

WALLS: koreografia Martin Harriague, Musika: hainbat. Berriz ere, Harriagueren talentuak gainezka egin du, 35 minutuko pieza indartsu eta biribil batean. Egungo munduari eta gizarteari buruzko hausnarketa.

dagaz

Hau da dantzaz

DAGAZ

DAGAZ proiektua dantza garaikiderako publiko berriak sortzeko proposamena da, dantzatik abiatuta (dantza garaikide amateurreko taldeak), Euskadin eta Euskaditik kanpo dauden dantza garaikideko sorkuntza-sareak baliatuta, Dantzazek parte hartzen baitu sare horietan.

Espazio eszenikoetako udal-arduradunekin, sortzaileekin, konpainiekin, erakundeekin harremanetan jarrita, dantza garaikideko talde amateurrak sortuko ditu DAGAZek, Euskadiko hainbat udalerritan Dantzaz-eko dantzariekin, bitartekaritza-taldearekin eta koreografoekin, elkarreraginean.

nikola

Hau da dantzaz

Carmen Larraz-en “NIKOLA”, Atalak 2.0 Sarearen ekoizpena

Irailean eta urrian zehar, Carmen Larraz Dantzazeko dantzariekin elkarlanean aritu da Atalak 2.0 Sareak ekoiztutako “Nikola” produkziorako ikerketa prozesuan. Idoia Zabaletak eta Adriana Pousek lagunduta, 2021eko otsailaren hasieran aurrestreinaldia izango du “Nikola”-k.